![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cb/Adolfo_Bioy_Casares_1968.png/640px-Adolfo_Bioy_Casares_1968.png&w=640&q=50)
Adolfo Bioy Casares
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adolfo Bioy Casares (Buenos Aires, 1914ko irailaren 15a - Buenos Aires, 1999ko martxoaren 8a) argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea izan zen. 1990ean Miguel de Cervantes saria jaso zuen.
Adolfo Bioy Casares | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adolfo Vicente Perfecto Bioy Casares |
Jaiotza | Buenos Aires, 1914ko irailaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Buenos Aires, 1999ko martxoaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria |
Familia | |
Aita | Adolfo Bioy |
Ezkontidea(k) | Silvina Ocampo (1940 - 1993ko abenduaren 14a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea Instituto Libre de Segunda Enseñanza (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria eta editorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jorge Luis Borges |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Aitak bultzatuta, gaztetatik hasi zen idazten, irudimenez beteriko lanak edo polizia-gaiak zituzten lanak batez ere. Jorge Luis Borgesen laguna eta lankidea izan zen. Aurrez beste sei lan idatzi bazituen ere, La invención de Morel hartzen du idazleak berak bere lehen lan gisa. Bere lanetan eguneroko bizitza islatzen du irudimen handiz beti. Umoretsuak eta hizkuntza arruntean idatziak dira gehienak. Argentinako kontalarien arteko onenetakoa dela esaten da, Borges eta Julio Cortázarrekin batera. Hark idatzitako lan batzuk El héroe de las mujeres, Historias fantásticas eta El sueño de los héroes dira. 1996an argitaratu zuen Argentinan azken lana, En viaje. Lan horretan, Silvina Ocampo, bere emazte hilari, egileak 1967an Europara egin zuen bidaia bat kontatzen dio.