From Wikipedia, the free encyclopedia
Adi Granth (punjabieraz "liburu nagusia"), sikhismoko testu sakratu bat da.
Sikh guruen eta santu hindu eta islamiarren 6.000 ereserki ingururekin osatua dago. Gurtzaren dokumentu nagusia da gurdwara guztietan. Egunera, modu erritualean, ireki eta itxi egiten da, eta, une berezietan, etengabe irakurtzen da.
Lehen aldiz, Arjan Guruak bildu zuen 1604an, nork, bere ereserki propioak eta bere aurrekoenak sartu zituen, santuen kantuez gain. 1704an, Gobind Singh Guruak, azken gurua izan zena, ereserki gehiago sartu zituen, eta, bera hil ondoren, guru gehiago ez zirela onartu behar ezarri zuen, eta Adi Granthak hartuko zuela guruaren tokia.
Gehienbat, punjabieraz edo hindiz idatzia, Mantra Mul edo oinarrizko otoitza du, baita Japjia ere (idazteun garrantzitsuena, Nanak Guruak idatzia) eta kantatuak diren ragen arabera antolatutako ereserkiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.