margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Baptiste Achille Zo, ezagunagoa Achille Zo izen-deiturez (Espiritu Saindua, Baiona, 1826ko uztailaren 30a - Bordele, 1901eko martxoaren 2a) margolaria izan zen. Haren seme Henri-Achille Zo (1873-1933) ere margolari aipagarria izan zen.
Achille Zo | |||
---|---|---|---|
1889 - 1899 - François-Maurice Roganeau (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santizpirita, 1826ko uztailaren 30a | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bordele, 1901eko martxoaren 2a (74 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Oso gaztea zelarik Parisera bizitzera joan zen eta bertan egon 1871 arte; han Thomas Couture frantziarraren ikaslea izan zen. Baionako (1871ean) eta geroago Bordeleko (1889an) Arte Ederretako Eskoletako zuzendaria izan zen.[1]
Ekoizpen handiaren egile, gehienbat gai «exotiko»ez margotzen gailendu zen: zezenketak, «espainiar giroko irudiak» edota Ipar Afrikako emakumeak, kasurako.
Zoren artelanak, besteak beste, Parisko Orsay museoan eta bereziki Baionako Léon Bonnat museoan daude ikusgai. Achille Zoren jaioleku Baionak margolaria omendu du René Cassin parkean dagoen estatuaren bidez.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.