Abdu'l-Baha
Bahá'u'lláh-ren seme nagusia eta bahá'í fedearen burua 1892tik 1921era. / From Wikipedia, the free encyclopedia
ʻAbdu'l-Bahá ( / ə b d ʊ l b ə h ɑː / ; persieraz : عبد البهاء Teheran, 1844ko maiatzaren 23 – Haifa, 1921ko azaroaren 28); jaiotizena, ʻAbbas (persieraz: عباس). Bahá'u'lláh-ren seme zaharrena izan zen, eta Bahá'í Fedearen burua 1892tik 1921era.[1] ʻAbdu'l-Bahá, gerora, erlijio horren "pertsonaia nagusi" aitortuko zuten, Bahá'u'lláh eta Báb-ekin batera, eta haren idazkiak eta baimendutako hitzaldiak Bahá'í literatura sakratutzat hartzen dira.[2]
Abdu'l-Baha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | عَبّاس اَفَندی |
Jaiotza | Teheran, 1844ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Qajar dinastia |
Heriotza | Haifa, 1921eko azaroaren 28a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Haifa |
Familia | |
Aita | Bahá'u'lláh |
Ama | Ásíyih Khánum |
Ezkontidea(k) | Munírih (en) (1873 - 1921) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | erlijio burua |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Bahá'í fedea |
Jaio zenean, ʻAbbas izena eman zioten, aitaren aldeko aitonaren oroimenean. Testuinguruaren arabera, modu desberdinetara deitzen zioten: Mirza ʻAbbas (persieraz) edo ʻAbbas Effendi (turkieraz), edo bien baliokidea ingelesez Sir ʻAbbas (eus. `Abbas jauna). Berak, ordea, ʻAbdu'l-Bahá goitizena nahiago izan zuen ("Bahá-ren zerbitzaria", aitari erreferentzia eginez). Bahá'í testuetan eta bahá'í-en artean "Maisua" esaten zaio, hala deitzen baitzion aitak gazte-gaztea zenetik. [3]
ʻAbbas Effendi Teheranen jaio zen, familia aristokratiko batean. Zortzi urte zituela, aita espetxeratu zuten gobernuak Babí fedearen aurka antolatutako kanpaina batean, familiaren ondasunak lapurtu eta pobrezia latzean utzi zituzten. Aita, familia osoarekin batera, jaioterritik, Irandik, Bagdadera erbesteratu zuten. Han bederatzi urte eman zituzten, 1854tik 1863ra. Ondoren, Otomandar gobernuak Istanbulera bidali zituen, eta geroago Hadrianopolisera. Azkenean, 1868an, Akká (Acre) hiri-kartzelara aldatu zituzten. Han ʻAbdu'l-Bahá preso politikoa izan zen 1908an, 64 urte zituela, Turkiar Gazteen Iraultzaren ondorioz askatu zuten arte.
Harez geroztik, zenbait bidaia egin zituen Europara eta Ipar Amerikara Bahá'í mezua Ekialde Hurbileko sustraietatik haratago hedatu ahal izateko. Aitzitik, I Mundu Gerra iraun bitartean, 9581tik 1918ra Haifan gelditu behar izan zen. Gerra ondoren, bahá'í-en aurka zeuden otomandar agintarien ordez Britainiar Mandatua nagusitu zen. Britaniarrek ʻAbdu'l Bahá Sir izendatu zuten, gerra ostean populazioa elikatzen lagundu izanagatik.
1892an, Bahá'u'lláh-k bere Testamentuan (Kitab-i-Ahd), ʻAbdu'l-Bahá izendatu zuen bere oinordeko eta Bahá'í Fedearen buru. Hori dela eta, familia osoa aurka jarri zitzaion, eta haien oposizioari aurre egin behar izan zion bizitza osoan. Baina, mundu osoko bahá'í gehienen leialtasuna ere izan zuen, bai ekialdekoena bai mendebaldekoena.
Bere Jainkozko Planaren Lauzatxoetan Ipar Amerikako bahá'í-ak bultzatu zituen bahá'í ikasbideak lurralde berrietara zabal zitzaten. Halaber, bere Borondate eta Testamentuan egungo bahá'í administrazio-ordena ezarri zuen. Haren idazkiak, otoitzak eta gutun asko gorde dira, baita mendebaldeko bahá'í-ei zuzenduriko hitzaldien oharrak zeinetan fedearen hazi beharra azpimarratzen baitzuen 1890eko hamarkadaren amaieran.