Abdirizak Haji Hussein (somalieraz: Cabdirisaaq Xaaji Xuseen; Galkayo, Italiar Somalia, 1924ko abenduaren 24a - Minneapolis, 2014ko urtarrilaren 31) somaliar politikari eta diplomazialaria izan zen. Somaliako lehen ministroa izan zen 1964tik 1967ra.

Datu azkarrak Somaliako Lehen Ministroa, Bizitza ...
Abdirizak Haji Hussein


Somaliako Lehen Ministroa

1964ko ekainaren 14a - 1967ko uztailaren 15a
Abdirashid Ali Shermarke - Muhammad Haji Ibrahim Egal
Bizitza
JaiotzaGalkayo (en) Itzuli, 1924ko abenduaren 24a
Herrialdea Somalia
HeriotzaMinneapolis, 2014ko urtarrilaren 31 (89 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaSomali Youth League (en) Itzuli
Itxi

1942tik 1949ra ofizial izan zen Britainiar Administrazio Militarrean, eta itzultzaile gisa jardun zuen bertan. 1950ean sei hilabete eman zituen kartzelan Somaliaren independentzia aldarrikatzeagatik.

Somaliako Gazteriaren Ligako kide izan zen, 1959an parlamentuko kide hautatu zuten eta Barne ministro izan zen 1960tik 1962ra, eta Herri Lan eta Komunikazio ministro 1962tik 1964ra.

Aden Abdullah Osman Daar presidenteak 1964ko ekainaren 14an izendatu zuen lehen ministro, eta 1967ko hauteskunde presidentzialaren ondoren ordezkatu zuten. 1969ko estatu-kolpearen ondoren, atxilotu egin zuten, eta 1973ra arte egon zen kartzelan. 1974tik 1978ra Somaliako enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan. Ondoren, gerra zibilean hainbat aldiz aritu zen bitartekari.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.