A Passage to India
From Wikipedia, the free encyclopedia
A Passage to India (euskaraz Indiarako Txartela) 1984ko David Lean ingeles zinema zuzendariak zuzendutako historia eta drama film epiko bat da. Santha Rama Rau indiar-estatubatuarren izenburu berdineko antzezlanean eta E. M. Forster ingeles idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Peggy Ashcroft, Judy Davis, James Fox, Alec Guinness, Nigel Havers, Victor Banerjee eta Roshan Seth aktoreek antzeztu zuten. Maurice Jarrek soinu banda konposatu zuen.
Datu azkarrak A Passage to India, Maurice Jarreren filma ...
Itxi
Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen, bi irabaziz: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Peggy Ashcroft) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (Maurice Jarre).