From Wikipedia, the free encyclopedia
ARTPOP Lady Gaga abeslari eta musika-ekoizle estatubatuarraren hirugarren estudio-albuma da, Japonian 2013ko azaroaren 6an kaleratutakoa da, mundu mailan hilabete bereko 11ean kaleratu zen bezala, Interscope Recordsen zigilupean.[1][2][3] Gagak albumeko abesti guztiak konposatu eta ekoiztu zituen, besteak beste eta abestiaren arabera, DJ White Shadow, Zedd eta Madeon disko-ekoizleen laguntzarekin; gainera, The Fame eta Born This Way albumek ez bezala, RedOne-k soilik aportazio minimo bat eduki zuen.[4] David Guetta, will.i.am, T.I., R. Kelly, Twista eta Too $hort-en laguntza gehigarria eduki zuen ere, zenbait abestiren letra idaztean.[5] Soinuari dagokionez, albumak dance eta popa ukitzen ditu, bestelako musika-generoen influentzia nabariak baditu ere: rocka, new wavea, dubstepa, funka, R&Ba eta hauen azpigeneroak.[4][6][7] Bestalde, abesti-letrei dagokienez, abestiak gai anitz jorratzen dituzte; hala nola, maitasuna, droga-gehiegikeria, sexualitatea, feminismoa, artea eta ospea, bai eta astrologia eta Greziako zein Erromako mitologia klasikoak.[7][8][9][10] Lady Gagaren hitzetan, ARTPOP "Born This Wayren ospakizuna" da.[11]
ARTPOP | ||||
---|---|---|---|---|
Lady Gaga taldearen | ||||
Argitaratze data | 2013ko azaroaren 6a | |||
Musika mota | EDM synth-pop | |||
Iraupena | 59:04 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Interscope Records Streamline Records | |||
Lady Gaga taldearen kronologia | ||||
|
Metacriticen arabera, orokorrean kritika positiboak eskuratu zituen albumak, ehunetik 61eko nota lortuz;[12] bestalde, AnyDecentMusic? web-orriak hamarretik 6.0ko batez besteko nota duela adierazten du.[13] Zenbait kritikok ARTPOPeko zenbait abesti goraipatu zituzten; hala nola, "G.U.Y.", "Do What U Want" eta "Gypsy", bestelako abesti jakinenganako oniritzi-ez orokor bat agertu zen bezala (bereziki "Donatella" eta "Jewels n' Drugs" abestien inguruan).[10][14][15][16] Era berean, aipagarriak dira Gagaren bestelako diskekiko parekotasun-momentuak.[17][18]
Bestalde, ARTPOPek jazoera ona jaso zuen, zenbait herrialdetan asteko diskarik salduena bilakatuz: Austria,[19] AEB,[20] Erresuma Batua[21] eta Japonia,[22] besteak beste. Espainian eta Frantzian,[23][24] Txina,[25] Italia eta Alemaniarekin batera,[26] bai eta beste hainbat herrialdeekin batera (totalera, hogeita bi herrialde) asteko zerrendako lehen hamar postuetako batetara ailegatu zen, gainera. Albumak eskuratutako salmenten bidez, zenbait herrialdetan urre- eta platino-diskak eskuratu zituen: Kanada,[27] AEB,[28] Mexiko eta Suedia.[29][30] IFPIaren arabera, 2013. urtean eta mundu mailan, diskaren 2.3 milioi kopia saldu ziren, beste 200,000 saldu ziren bezala 2014ko lehen sei hilabeteetan zehar, 2.5 milioiko diska-salmenta total edukitzera ailegatuz.[31] Hala ere, Lady Gagaren bestelako diskekiko salmenta-jeitsiera nabarmena suposatu izanak, ARTPOPek nolabaiteko eztabaida sortu zuen komunikabideetan eta abeslariaren jarraitzaileen artean, albuma arrakastatsu edo porrot modura kalifikatzeko inguruan.[32][33][34][35]
Albumaren promozio modura hiru single kaleratu ziren ("Applause", "Do What U Want" eta "G.U.Y.") eta bi promozio-single ("Venus" eta "Dope"). Aipatutako bost singleetatik jazoera positiboa izan zuten salmentei dagokienez, herrialde askotan urre- eta platino-diskak eskuratuz eta herrialdeetako salmenta-zerrendeetako posizio goreneetan kokatuz.[27][30][36][37] Bestalde, "G.U.Y.", "Venus" eta "Dope" singleek ez zuten hainbesteko jazoera positiborik jaso, zenbait zerrendatan kokatzea lortu zutela aipagarri bada ere.[38][39][40][41] Mundu mailan ARTPOP promozionatzeko artRAVE: The ARTPOP Ball Tour izeneko birari ekin zion ere, Asiako, Europako, Ipar Amerikako eta Ozeaniako hiri ugari bisitatu zituena.[42][43][44][45] Kontzertu-birak 80 milioi dolar baino gehiago eta, orokorrean, kritika positiboak jaso zituen.[46][47][48][49][50] Horrenbestez, 2014ko zortzigarren birarik arrakastatsuena bilakatu zuen artRAVEa, bigarrena soilik emakumeak diren solistak kontuan harturik.[51] Beste hainbat promozio-programetan parte hartu zuen,[52][53][54] bai eta bere lehen erresidentziari hasiera eman zion, New Yorkeko hirian: Lady Gaga Live at Roseland Ballroom.[55][56][57][58]
ARTPOPek Gagaren aurreko albumek baino sari eta sari-nominazio gutxiago eskuratu arren, albumak zein bere singleek hainbat sari eskuratu zituzten. Billboard eta Metacritic web-orrietako irakurleek "2013ko albumik onena" modura izendatu zuten,[59][60] PopJustice eta Digital Spy on line-aldizkariek "2013ko album onenetarikoen" artean kokatu zuten bezala.[61][62] 2012an Born This Wayrekin gertatu bezala, ARTPOPek Japan Gold Disc Awardsa irabazi zuen 2014an, "nazioarteko album onenaren" kategorian.[63] Era berean, "Applausek" Japoniako VMA Sarietan "pop-bideo onena" kategoria irabazi zuen, bai eta VEVO eta ASCAPeko beste hainbat sari.[64][65] Halere, esan beharrekoa da ARTPOP AMA Sarietara, Grammy Sarietara zein VMA Sarietara nominaturik egon ez zen Lady Gagaren lehen albuma dela.[66][67][68][69] Aipatutakoaren ondorioz, Robert Christgau musika-kritikoak "2013ko albumik gutxietsien" modura definitu zuen ARTPOP.[70]
Zenb. | Izenburua | Idazlea(k) | Iraupena |
---|---|---|---|
1. | "Aura" | Lady Gaga, Zedd, Erez Aizen eta Amit Duvdevani | 3:56 |
2. | "Venus" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Madeon, Nick Monson, Sun Ra eta Dino Zisis | 3:54 |
3. | "G.U.Y." | Lady Gaga eta Zedd | 3:53 |
4. | "Sexxx Dreams" | Lady Gaga, DJ White Shadow, DJ Snake eta Martin Bresso | 3:35 |
5. | "Jewels n' Drugs" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Too Short, Nick Monson, Twista, Dino Zisis eta T.I. | 3:48 |
6. | "Manicure" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:20 |
7. | "Do What U Want" | Lady Gaga, DJ White Shadow, R. Kelly, DJ Snake eta Martin Bresso | 3:47 |
8. | "ARTPOP" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 4:08 |
9. | "Swine" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 4:29 |
10. | "Donatella" | Lady Gaga eta Zedd | 4:25 |
11. | "Fashion!" | Lady Gaga, David Guetta, DJ White Shadow, will.i.am eta Giorgio Tuinfort | 4:00 |
12. | "Mary Jane Holland" | Lady Gaga y Madeon | 4:38 |
13. | "Dope" | Lady Gaga, DJ White Shadow, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:42 |
14. | "Gypsy" | Lady Gaga, DJ White Shadow, RedOne eta Madeon | 4:09 |
15. | "Applause" | Lady Gaga, DJ White Shadow, DJ Snake, Julien Arias, Martin Bresso, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis | 3:32 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.