![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/07/AK-47_-_Live_Fire_Day_2_at_Platinum_Eagle.ogv/640px--AK-47_-_Live_Fire_Day_2_at_Platinum_Eagle.ogv.jpg&w=640&q=50)
AK-47
From Wikipedia, the free encyclopedia
AK-47 fusila (errusieraz: Автомат Калашникова образца 1947 года, Avtomat Kalashnikova obraztsa 1947 goda, "Kalaxnikov fusil automatikoa 1947 modeloa") gas bidezko funtzionamendua duen eraso fusila da, Varsoviako ituneko herrialdeetan erabili zena Gerra Hotzean. Sarri, izendatzeko Kalaxnikov edo AK erabiltzen da.
- Artikulu hau fusilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalaxnikov».
AK-47 | |
---|---|
Mota | Eraso fusil |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1949 |
Gatazka | Laotian Civil War (en) ![]() Kanbodiako Gerra Zibila Cambodian–Vietnamese War (en) ![]() Sino-Vietnamese War (en) ![]() Afghan conflict (en) ![]() Iran-Irak gerra Golkoko Gerra Kroaziako Independentzia Gerra Bosniako gerra Irakeko Gerra Narkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon Cambodian–Thai border dispute (en) ![]() Libyan Crisis (en) ![]() Siriako Gerra Zibila Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) ![]() Maliko gatazka Jugoslaviako Gerrak 1956ko Hungariako Iraultza |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Mikhail Kalaxnikov |
Kopurua | 80.000.000 |
Zehaztasunak | |
Masa | 4,3 kg |
Luzera | 87 cm |
Kalibrea | 7,62 mm |
Munizioa | 7,62 x 39 mm |
1947an hautatua eta estandarizatua, Mikhail Kalaxnikov errusiarrak diseinatu zuen. Bigarren Mundu Gerrako fusil erdiautomatikoekin konparatuz gero, Ak-47a txikia, tiramen antzekokoa, indar txikiagokoa eta su automatiko egiteko aukera zuen. Lehenengotako eraso fusil erabilgarrienetako bat izan zen eta bere iraunkortasun eta erabilerraztasuna dela-eta oraindik ere munduko eraso fusilik erabiliena da. Munduan dagoen AK familiako fusilen kopurua bere kategoriako edozein armarena baina askoz handiagoa da.