![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Larsen_C_breaks.jpg/640px-Larsen_C_breaks.jpg&w=640&q=50)
A68 izozmendia
2017ko uztailaren 10a eta 12a bitartean Antartikako Larsen C izotz-plataformatik askatu zen izozmendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
A68 izozmendia 2017ko uztailaren 10a eta 12a bitartean Antartikako Larsen C izotz-plataformatik askatu zen izozmendi erraldoia da. Izotz-puskaren haustura NASAren Aqua sateliteko MODIS tresnaren bidez atzeman zuten zientzialariek. Gaur-gaurkoz, historia osoan aurkitu eta ezagutu izan diren izozmendirik handienetako bat da.[1] Izan ere, zientzialariek kalkulatu dutenez, izozmendia kontinentetik askatu zen unean gutxi gorabehera 5.800 km² eta bilioi bat tona zituen.[2][3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Larsen_C_breaks.jpg/640px-Larsen_C_breaks.jpg)