![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/db/A%25C3%25B1arbeko_urtegia%252C_Katamarana.jpg/640px-A%25C3%25B1arbeko_urtegia%252C_Katamarana.jpg&w=640&q=50)
Añarbeko urtegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Añarbe Nafarroa eta Gipuzkoa arteko urtegia da, Aranoko lurraldeetan, Errenteria, Donostia eta Oiartzungo udalerriek kudeatzen duten arren. 1976an martxan jarri zuten.
Añarbeko urtegia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | urtegi |
Luzera | 10,5 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°13′55″N 1°52′31″W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Arano |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Cantabrian Sea basin (en) ![]() |
201 hektareako azalera du eta 43.500.000 m3-ko edukiera. 10,5 km luze da baina ibilbidea ia zirkularra denez eta sigi-saga doanez, azkenean hasierako puntutik bukaeraraino bi kilometro baino ez dago, lerro zuzen batean. Hormigoiko hesia Añarbe ibaian dago, Urumearekin batu baino 450 metro lehenago. 80 metroko altuera du eta oinarria 60 metro zabal da, Goialdea 225 metro luze da.[1]
Urumeako Añarbe ibai-adarra da. Iparraldeko basoak Gipuzkoan daude, naturgune babestu batean (Urdaburu mendia urtegiaren inguruan dago):[2] hor, pagoa eta haritza zuhaitz nagusiak dira. Nafarroakoa den hegoaldeko basoa ez dago babestuta eta hor pinua nagusia da.