2024ko futboleko Errege Kopako finala
From Wikipedia, the free encyclopedia
2024ko Espainiako Errege Kopako finala txapelketa honen irabazlea erabaki zuen partida, bere historiaren 120. edizioa izan da. Partida 2024ko apirilaren 6an jokatu zen Sevillako La Cartuja futbol-zelaian, Athletic Club eta R.C.D. Mallorca taldeen artean. Bi taldeak finalerdietako txandako irabazle gisa sailkatu ziren, Atlético Madril eta Reala, hurrenez hurren garaitu eta gero.[1][2]
Datu azkarrak Mota, Honen parte da ...
2024ko futboleko Errege Kopako finala | |
---|---|
Mota | futbol finala futbol partida futbol partidu |
Honen parte da | 2023-24ko futboleko Errege Kopa |
Denbora-tarte | 2024ko apirilaren 6a - 2024ko apirilaren 7a |
Data | 2024ko apirilaren 6a |
Kokaleku | La Cartujako Olinpiar Estadioa |
Herrialdea | Espainia |
Kirola | futbol |
Irabazlea | |
Itxi
Luzapenean 1-1 amaitu ostean, penaltietan (4-2) irabazi zuen Athleticek, bere 25. kopa zena. Athleticek lehenengo 4 penaltiak sartu zituenean, Julen Agirrezabala atezainak Mallorcaren bigarren penaltia geldituta zuen, eta Mallorcaren hirugarrena goitik kanpora botata.[3][4][5][6][7][8][9][10]