From Wikipedia, the free encyclopedia
2023ko maiatzaren 22an, Ukrainako talde armatuek mugaz haraindiko sartze[7][8] bat egin zuten Belgorod Oblastean, Errusian.[9][10][11] Bi matxinatu-talde errusiar, ukrainar aliatuak eta egoitza Ukrainan zutenak –Errusiaren Askatasuna Legioa (LSR) eta Errusiako Boluntarioen Gorputzak (RVC)–, baieztatu zuten zenbait mugako asentamendu kontrolatu zituztela, bai eta Errusiako Gobernuaren indarrekin talka egin zutela ere.[12][13] Errusiako agintariek esan zutenez, erasoak Ukrainako "sabotaje-talde" batek egin zituen, eta, eskualdean, terrorismoa-aurkako neurriak ezarri zituztela ere.[9][14] 2022ko otsailaren 24an Ukrainaren inbasio errusiarra hasi zenetik, Ukrainaren mugaz-gaindiko erasorik handiena da.[15]
2023ko Belgorod Oblasteko erasoa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2023ko maiatzak 22–23 | ||
Lekua | Grayvoronsky Barrutia, Belgorod Oblasta (Errusia) | ||
Egoera | Errusiak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Errusiaren arabera: 2 zibil hil 13 zibil zauritu Hainbat biztanle desplazatu |
Ukrainaren inbasio errusiarra hasi zenetik, 2022ko otsailaren 24an, Mendebaldeko Errusian hainbat eraso salatu izan dira, batez ere, Briansk, Kursk eta Belgorod Oblastetan; Errusiak, gainera, eraso horien erantzule izatea egotzi zion Ukrainari. Horren harira, The Moscow Timesen arabera, 2022ko ekainean, "Ukrainak [ez zuen] erasoen erantzukizuna erreklamatu (...) [eraso] haien atzean formalki egotea ukatzen ez zuen bitartean".[16]
Gainera, Errusiako Boluntarioen Gorputzak, Errusiako Gobernuaren aurka borrokatzen duen talde nazionalista errusiarrak, 2023ko martxoan Briansk Oblast ingurura sartzearen erantzukizuna erreklamatu zuen ere.[17]
2023ko maiatzaren 21aren amaieran, Belgorod Oblasteko funtzionarioek alegatu zuten koadrikoptero batek lehergaiak bota zituela Golovtxino herrixkako gobernu-eraikin baten aurka.[18]
2023ko maiatzaren 22an, errusiar Telegram-kanaletan agertu ziren irudietan Belgorod Oblasteko Grayvoronski Barrutiko Errusiaren mugako kontrol-postuan ustez egindako sartze militarra erakusten zen.[19] Geroago, egun horretan, Belgorod Oblasteko Gobernadoreak, Vyatxeslav Gladkovek, Telegramen bidez iragarri zuen "Ukrainako sabotaje eta errekonozimendu militarreko talde bat" barrutian sartu zela, Errusiako Indarrak "etsaia hiltzeko beharrezko neurriak hartzen ari zirela" esanez.[19][15] Barrutian leherketak eta drone-erasoak zeudela esan zuen ere.[10] Grayvorongo Udal Administrazioko buruordeak eta larrialdietako bi langile zauritu egin ziren udala kaltetu zuen eraso batean.[20]
Errusiaren Askatasuna Legioa eta Errusiako Boluntarioen Gorputzak sartzearen erantzukizuna aldarrikatu zuten, eta aditzera eman zuten elkarrekin lan egiten Kozinka,[12][13][19] Gora-Podo[21]l eta Glotovo herrixken kontrola hartu zutela; gainera, unitate aurreratuak Grayvorongo barruti-hiriburura iritsi zirela.[13][19] Gainera, "eremu desmilitarizatua" sortzen ari zirela esan zuten ere.[11] Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW) konfirmatu zuen Kozinka herrixka indar paramilitarrek harrapatu zutela, baina ez zegoela argi beste kokalekuak ere hala ziren.[22]
Erasoa gertatzen ari zen bitartean, Errusiaren Askatasuna Legioak bideoak argitaratu zituen, Moskuko hirigunean globoekin altxatzen zen errusiar oposizioaren bandera zuri-urdin-zuria erakutsiz.[23] Errusiako Boluntarioen Gorputzak, bestalde, Belgorod Oblasteko Bezlyudovkako errepide-seinaleen aurreko borrokalarien argazkiak argitaratu zituen, baita Briansk Oblasteko Lyubimovka eta Txurovitxi herrietan ere.[21]
Maiatzaren 22ko gauean, Gladkovek jakinarazi zuen Belgorod Oblasten terrorismo-aurkako murrizketak emango zirela;[24] horrek, funtsean, zirkulazio- eta komunikazio-askatasun zibila murriztu zuen, zibilek beren nortasuna frogatu behar zuten eta material arriskutsuak erabiltzen dituzten industriak bertan behera geratu ziren, besteak beste.[14][25] Gladkovek esan zuen, halaber, Belgorodeko eskualde-gobernuko funtzionarioak, Larrialdi Egoeretarako Ministerioarekin batera, mugako herrixketan etxetik etxe joaten ari zirela zibilak ebakuatzeko, eta, jada, "biztanle gehienak" ebakuaturik zituztela.
Funtzionario ukrainarren arabera, Errusiako Indarrek Belgorod-22 instalaziotik gertu zeuden munizio nuklearren larrialdi-ebakuazioa hasi zuten.[26] Belgorod-22 instalazioak 25624 Unitate Militarraren Zenbakia du, 12. Zuzendaritza Nagusiko parte.[27][28]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.