From Wikipedia, the free encyclopedia
2022ko Frantziako hauteskunde legegileen lehen eta bigarren itzuliak ekainaren 12an eta 19an izan ziren hurrenez hurren, Frantziako Bosgarren Errepublikaren Nazio Biltzarraren XVI. legealdirako 577 hautetsiak aukeratzeko.
2022ko Frantziako Hauteskunde Legegileak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2022ko ekainaren 12a, Frantziako hauteskunde legegileen lehen itzulia, 2022 2022ko ekainaren 19a, Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia, 2022 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | Frantziako hauteskunde legegileak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hautatu duen kargua | Frantziako Nazio Biltzarreko kidea. Izendapenaren iraupena: 5 urte | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen itzuli
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
← 2017 2024 → |
Hauteskunde legegile hauek urte bereko apirilean izandako hauteskunde presidentzialen ondoren izan ziren, zeinetan Emmanuel Macronek Frantziako presidente kargua berretsi zuen Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurka. Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia Le Penengandik gertu geratu zen lehen itzulian.
Bigarren itzulitik kanpo geratu ondoren, Mélenchonek "lehen ministro izendatzea" eskatu zion hauteslegoari, eta kohabitazioa lortzea ezarri zuen helburu gisa. Hauteskunde presidentzialen ondorengo asteetan, Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) koalizioa sortzeko negoziazioak abiarazi zituen gainerako alderdi ezkertiar nagusiekin: Europa Ekologia-Berdeak, Frantziako Alderdi Komunista eta Alderdi Sozialista. Nazio Biltzarrean Macron sostengatzen zuten alderdiek (Errepublika Martxan, Mugimendu Demokrata, Agir eta Horizons) koalizio bat osatu zuten ere, Elkarrekin deitua.
Lehen itzulian, abstentzioa inoizko altuena izan zen (%52,5), eta NUPES eta Elkarrekin koalizioek berdindu egin zuten. Biak elkarrengandik hain hurbil zeuden, polemika piztu zela emaitzen inguruan. Izan ere, Barne Ministerioaren emaitzetan NUPESen hautagai gutxi batzuk independente gisa ageri ziren, eta ondorioz iturriaren arabera NUPESek ala Elkarrekin-ek irabazi zuen lehen itzulia. Abstentzioa are altuagoa izan zen bigarren itzulian (%53,8), baina 2017ko hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin zen. Ensemble koalizioak eskuratu zituen berriz ere eserleku gehien (246), baina hauteskundeen aurretik zeukan gehiengo osoa galdu zuen. NUPES ezkerreko koalizioa izan zen bigarren indarra 142 eserlekurekin, haren ordezkaritza bikoiztuz; eta Bilgune Nazionalak (Fronte Nazional ohia) izugarrizko emaitza lortu zuen, eta 8 hautetsi izatetik 89 izatera igaro zen, eskuin-muturrak Nazio Biltzarrean inoiz lortutako ordezkaritzarik handiena. Errepublikanoek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak osatutako koalizioak zeuzkan eserlekuen erdia galdu eta 64 hautetsi lortu zituen, oposizioko hirugarren indarra bihurtuta.
1988ko hauteskundeetatik lehenengo aldiz, presidentearen alderdiak ez zuen gehiengo osoa bereganatu. Politika adituen iritziz, emaitza hauek Emmanuel Macronen aurkako bozka adierazten dute, eta ezegonkortasun politikoaren eta instituzioen blokeoaren arriskua ekartzen dute, Biltzarrako indarrak oso polarizatuak eta zatituak baitaude, akordioetarako beta mugatuz.
Honako hau zen XV. legealdiko Nazio Biltzarraren osaera hauteskundeetarako desegin zenean:[1]
Taldeak | Osaera | Diputatuak | |||
---|---|---|---|---|---|
Aulkiak | Guztira | ||||
LREM | Errepublika Martxan | Taldekideak | 262 | 266 | |
Hurbilekoak | 3 | ||||
LR | Errepublikanoak | Taldekideak | 92 | 100 | |
Hurbilekoak | 8 | ||||
MoDem | Mugimendu Demokrata eta hurbileko demokratak | Taldekideak | 53 | 57 | |
Hurbilekoak | 4 | ||||
SOC | Sozialistak eta hurbilekoak | Taldekideak | 25 | 28 | |
Hurbilekoak | 3 | ||||
AE | Elkarrekin Jardun | Taldekideak | 22 | 22 | |
Hurbilekoak | 0 | ||||
UDI | UDI eta Independenteak | Taldekideak | 19 | 19 | |
Hurbilekoak | 0 | ||||
LT | Askatasunak eta Lurraldeak | Taldekideak | 17 | 18 | |
Hurbilekoak | 1 | ||||
LFI | Frantzia Intsumisoa | Taldekideak | 17 | 17 | |
Hurbilekoak | 0 | ||||
GDR | Ezker demokratiko eta errepublikanoa | Taldekideak | 15 | 15 | |
Hurbilekoak | 0 | ||||
Talderik gabeko diputatuak | 25 | ||||
Guztira | 567 | ||||
Eserleku hutsak | 10 |
Frantziako Nazio Biltzarra 577 hautetsiz dago osatuta, bost urtean behin bi itzuliko hauteskundeen bidez hautatzen direnak. Hautetsi bakoitzak hautesbarruti bat ordezkatzen du Biltzarrean.
Hautesbarruti bakoitzean, lehen itzulian eserlekua lortzeko beharrezkoa da emandako bozken erdia eta erroldatutako hautesleen laurdenaren sostengua eskuratzea. Hautagai batek ere ez badu hori lortzen, erroldaren %12,5aren sostengua lortu duten hautagaiak bigarren itzuli batera igarotzen dira; baina hautagai bakar batek edo batek ere ez badu lortzen %12,5eko langa gainditzea, lehen itzuliko lehenengo bi hautagaiak igarotzen dira bigarren itzulira. Bigarren itzulian bozka gehien lortzen dituen hautagaia hautatzen da diputatu.[2]
Gainditu beharreko %12,5eko langa erroldatutako hautesle kopuruan oinarritzen denez, zenbat eta abstentzio altuagoa izan orduan eta zailagoa da bigarren itzulira igarotzea. Hala ere, posiblea da bigarren itzulian bi hautagai baino gehiago lehiatzea. Bigarren itzulian hiru hautagai dauden hauteskundeei "triangular" deitzen zaie.
Ondoko taula honetan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi eta koalizio nagusiak ageri dira, 2017ko hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren arabera ordenatuta:
Parte-hartzea | 1. itzulia | 2. itzulia | Bi itzulien arteko aldea | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 | 2022 | Aldea | 2017 | 2022 | Aldea | ||
12:00 | %19,24 |
%18,43 |
▼0,81 | %17,75 |
%18,99 |
▲1,24 | ▲0,56 |
17:00 | %40,75 |
%39,42 |
▼1,33 | %35,33 |
%38,11 |
▲2,78 | ▼1,31 |
Behin-betikoa | %48,70 |
%47,51 |
▼1,19 | %42,64 |
%46,23 |
▲3,59 | ▼1,28 |
Zerrenda | Lehen itzulia | Bigarren itzulia | Eserlekuak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | Aulkiak | Bozak | % | Aulkiak | |||||
Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria | NUPES | 5.949.119 | 26,16 | 4 | 6.772.556 | 32,64 | 138 | 142 | ▲85 | |
Elkarrekin | ENS | 5.869.248 | 25,80 | 1 | 8.014.341 | 38,63 | 245 | 246 | ▼104 | |
Bilgune Nazionala | RN | 4.248.537 | 18,68 | 0 | 3.589.269 | 17,30 | 89 | 89 | ▲81 | |
Eskuinaren eta Zentroaren Batasuna | UDC | 2.569.926 | 11,30 | 0 | 1.509.366 | 7,28 | 64 | 64 | ▼66 | |
Errekonkista! | REC | 967.335 | 4,25 | 0 | 0 | b. | ||||
Besteak | DIV | 864.070 | 3,80 | 0 | 11.336 | 0,05 | 1 | 1 | ▼2 | |
Divers gauche | DVG | 750.932 | 3,30 | 0 | 279.730 | 1,35 | 13 | 13 | ▲1 | |
Divers droite | DVD | 437.052 | 1,92 | 0 | 192.912 | 0,93 | 9 | 9 | ▲3 | |
Divers centre | DVC | 295.798 | 1,30 | 0 | 132.747 | 0,64 | 5 | 5 | b. | |
Eskuin-muturra | EXD | 275.424 | 1,21 | 0 | 45.561 | 0,22 | 2 | 2 | ▬ | |
Ezker-muturra | EXG | 268.936 | 1,18 | 0 | 11.229 | 0,05 | 0 | 0 | ▬ | |
Erregionalistak (eta independentistak) | REG | 248.331 | 1,09 | 0 | 188.036 | 0,91 | 6 | 6 | ▲1 | |
Erroldatuak | 48.953.748 | 100 | 48.589.606 | 100 | ||||||
Abstentzioak | 25.697.541 | 52,49 | ▲1,19 | 26.125.307 | 53,77 | ▼3,59 | ||||
Parte-hartzea | 23.256.207 | 47,51 | ▼1,19 | 22.464.299 | 46,23 | ▲3,59 | ||||
Zuriak | 362.193 | 1,56 | 1.239.928 | 5,52 | ||||||
Baliogabeak | 149.306 | 0,64 | 477.288 | 2,12 | ||||||
Baliodunak | 22.744.708 | 97,80 | 20.747.083 | 92,36 | ||||||
Iturria: lemonde.fr |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.