2021eko Peruko hauteskunde orokorrak
From Wikipedia, the free encyclopedia
2021eko Peruko hauteskunde orokorrak bi itzulitan egin ziren, lehena urte horretako apirilaren 11n eta bigarrena ekainaren 6an. Hauteskundeotan Peruko Errepublikako lehendakaria, bi lehendakariorde, 130 kongresuko kide eta Andeetako Parlamentuko 5 kide hautatzen ziren.
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Informazio gehiago Gertaera-data, Mota ...
Itxi
Lehenengo itzulian Pedro Castillo Peru Askea alderdiko ordezkariak eskuratu zituen boto gehien eta bigarrena Herri Indarra alderdiko Keiko Fujimori hautagaia izan zen.[1] Hortaz, bi hautagaiak 2021eko ekainaren 6ko bigarren itzulian neurtu zituzten indarrak.
Hautatutako ordezkariek euren karguaren zina 2021eko uztailaren 27an egingo dute, eta lehendakariak 2021eko uztailaren 28an, Peruko Aberri Jaietan, Peruren Independentziaren Bigarren Mendeurrenaren baitan.