![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/89/SE2015Mar20T.png/640px-SE2015Mar20T.png&w=640&q=50)
2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea
From Wikipedia, the free encyclopedia
2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea eklipse osoa izan zen. Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.
2015eko martxoaren 20ko eguzki eklipsea | |
---|---|
Eklipse mota | |
Mota | Osoa |
Gamma | 0.9454 |
Magnitudea | 1.0445 |
Eklipse maximoa | |
Iraupena | 2m 47s |
Koordenatuak | 64.4°N 6.6°W / 64.4; -6.6 |
Bandaren zabalera maximoa | 463 km |
Denborak (UTC) | |
Eklipse maximoa | 9:46:47 |
Erreferentziak | |
Saros | 120 (71(e)tik 61) |
Katalogoa # (SE5000) | 9541 |
1,045eko magnitudea izan zuen. Eklipse osoaren iraupenik handiena Faroeetan kostatik gertu izan zen eta 2 minutu eta 47 segunduko iraupena izan zuen. Europan 2026ko abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen aurretik azken eguzki eklipse osoa izan zen.
Bere ibilbidearen bukaeran Ilargiaren itzala Lurraren gainazaletik alde egin zuen espaziora Ipar Poloan. Martxoaren 20an ekinozioa denez, lehen aldia izan zen Eguzkia Ipar Poloan agertzen zela, 6 hilabete gauez eman ostean.
Garraio publikoa erabilita eklipsearen osotasuna ikus daitekeen leku bakarrak Faroe Uharteak eta Svalbard ziren.[1]