asteroide From Wikipedia, the free encyclopedia
2010 WC9 Apolo asteroide bat da. Gutxi gora behera 100 metroko diametroa du. Catalina Sky Surveyk aurkitu zuen 2010eko azaroaren 30ean, egun bateko behaketa arkuarekin 2010eko abenduaren 10era arte. Data horretan bere itxurazko magnitudea 21,8 zen jada, ahulegia jarraitu ahal izateko. 10 eguneko behaketa horretan zehar ikusi zen 15 milioi kilometroko bariazioa izango zuela 2018ko maiatzerako, eta beraz ez zuela talkarik egingo 2018an[1]. Hala ere, oso gertu pasako dela uste da, bereziki 2018ko maiatzaren 14an, 3.900.000 kilometro edo 0,026 unitate astronomikora. 2018ko maiatzaren 8an berriro ikusi zen, eta ZJ99C60 behin-behineko izendapena eman zitzaion[2]. 2018ko maiatzaren 10ean Sentry Arrisku Taulatik kendu zen[3], ez zuelako talkarik egingo hurrengo mendean. Asteroideak zazpi urteko behaketa arkua du orain[4].
Maiatzaren 15eko 22:05 UT direnean Ilargiaren distantzia erdira igaroko da[5]. Itxurazko magnitudea +11 izango dela uste da, teleskopio txiki batekin ikusteko haina munduko leku egokian egonda. Hobeto ikusiko da Hego Afrika eta Hego Amerikako hegoaldean. 12,81 km/s abiaduran igaroko da[4]. Ez da berriro horren gertu egongo hurrengo 300 urtetan[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.