![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Ertzaintza_atentado_lazkao_2009.jpg/640px-Ertzaintza_atentado_lazkao_2009.jpg&w=640&q=50)
2009ko Lazkaoko atentatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
2009ko Lazkaoko atentatua 2009ko otsailaren 23an ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka buruturiko atentatua izan zen. Egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen goizaldeko 3:00 aldera.[3]
Datu azkarrak Lekua, Data ...
2009ko Lazkaoko atentatua | |
---|---|
![]() Ertzainak kalteak neurtzen | |
Lekua | Lazkao![]() |
Data | 2009ko otsailaren 23a |
Eraso mota | Atentatu terrorista |
Armak | Motxila-bonba[1] |
Heriotzak/Zaurituak | 0 |
Egileak | ETA[2] |
Itxi
Bi ordu lehenago, ezezagun batek ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen[3] atentatuaz ohartarazteko. Ertzaintza egoitzara hurbildu zen eta segurtasun-eremua ezarri zuten. Hainbat bizilagun eta taberna bat hustu ostean, bonbak eztanda egin zuen.