2008ko Sichuango lurrikara
From Wikipedia, the free encyclopedia
2008ko Sichuango lurrikara edo Wenchuango lurrikara (txinera sinplifikatuz: 汶川大地震, pinyineraz: Wènchuān dà dìzhèn), 2008ko maiatzaren 12an Sichuan probintziako Wenchuan Konderrian epizentroa izan zuen lurrikara da. Egun hartako 14:28etan (Txinako ordua), 8,0 gradoko lurrikara batek 70.000 pertsona inguru hil eta kalte material handiak eragin zituen, Sichuan probintzia osoan.
Datu azkarrak Mota, Data ...
2008ko Sichuango lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2008ko maiatzaren 12a |
Kokaleku | Sichuan |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Lurrikararen momentu sismikoa | 8 |
Magnitudea Richter eskalan | 7,95 |
Sakonera bertikal | 19 km |
Pertsona hilak | 69.195 |
Pertsona zaurituak | 375.000 |
Itxi
Lurrikarak, gogorren astindu zuen gunean 15 milioi pertsona bizi ziren eta Beichuan konderri autonomoan esaterako, konderri osoko eraikinak eraitsi zituen lurrikararen indarrak. 4,8 milioi pertsona etxerik gabe geratu ziren[1].