![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cb/Film_Crew_of_20.000_especies_de_abejas%252C_Berlinale_2023-1.jpg/640px-Film_Crew_of_20.000_especies_de_abejas%252C_Berlinale_2023-1.jpg&w=640&q=50)
20.000 especies de abejas
From Wikipedia, the free encyclopedia
20.000 especies de abejas 2023ko film dramatikoa da, Estibaliz Urresola Solagurenek idatzia eta zuzendua. Protagonistak Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano dira. Trans haurrei buruzkoa da filma, eta Lucía zortzi urteko neskatoaren istorioa kontatzen du, bere genero-identitatearen bila dabilena. Uda batez, erlezaintzarekin lotutako etxalde batean, bere feminitatea aztertzen hasten da bere familiako emakumeekin batera, zeinek bere buruaz ere gogoeta egiten duten.[1]
20.000 especies de abejas | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | 20.000 especies de abejas |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 125 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Estibaliz Urresola |
Gidoigilea(k) | Estibaliz Urresola |
Antzezlea(k) | |
Historia | |
Nominazioak | |
garizafilms.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gidoiaren ernamuina 2018an Ekai Lersundiren suizidioa izan zen. Ondarroako 16 urteko mutiko transexuala zen Ekai Lersundi, inoiz iritsi ez zen tratamendu hormonal baten zain zegoena. Ekaik gutun bat idatzi zuen, tristea eta, aldi berean, itxaropentsua iruditu zitzaion Urrusolari. Erabaki hori hartu zuen sufrimendua azaleratzeko, eta haren atzetik zetozen belaunaldiek agertoki errazagoa eta onartuagoa aurkitzeko itxaropenarekin.[2][3]
Zuzendariak Naizen elkartera jo zuen –Adingabe transexualen familien elkartea– bertako kideekin hitz egiteko. Familien bizipenak ezagutzeak bultzatu zuen filmean pertsonaia desberdinak batzera, hain zuzen ere, emakume desberdinak, familia bereko belaunaldi desberdinetakoak, euren genero identitatearen bizipenagatik ere mugatuak edo zeharkatuak izan direnak. Aniztasun horren beste isla bat da filmean entzuten diren hizkuntzak (euskara, gaztelania eta frantsesa).[2] Filmak mugak zeharkatzearen alde egiten du, besteak beste, Baiona eta Laudio bereizten dituen muga.
Urrezko Hartza eskuratzeko hautatu zuten Berlingo Nazioarteko 73. Zinemaldian, eta 2023ko otsailaren 22an estreinatu zen mundu osoan.[4] Lucíaren paperarengatik, Sofía Oterok Protagonista Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen.[5] Film honekin lehen aldiz entzun zuten euskara Berlinale jaialdian, harrera oso ona izan zuen eta Alemaniako zinema aretoen ordezkariek eta Berliner Morgenpost egunkariak saritu zuten.[6] Film luze onenaren Teddy sarirako ere izendatu zuten filma.[7] Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria Berlingo zinemaldiko Opera Prima Onenaren GWFF sarirako izendatu zuten.[8] 2023ko apirilaren 21ean estreinatuko da Espainiako zinemetan.[9]