1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 13an ospatu ziren. V. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Parte-hartzea Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen inoizko baxuena izan zen, %66,25.
Datu azkarrak Gertaera-data, Mota ...
Itxi
Hauteskunde hauetan Nafar Herriaren Batasunak (UPN) arrakasta itzela eskuratu zuen, gorakada handia lortuz eta bigarren indarraren (PSN) boto kopurua bikoiztuz. UPNren gorakada hori CDNren kaltean izan zen batez ere, sostenguen erdia baino gehiago galduta. Abertzaleen artean, ezker abertzaleak ordura arteko emaitzik hoberenak lortu zituen, Euskal Herritarrok koalizio berriarekin aurkeztuz, barnean Herri Batasuna, Batzarre eta Zutik batzen zituena. Gainera, Eusko Alkartasuna eta Euzko Alderdi Jeltzalea ere batera aurkeztu ziren.