Begoña Errazti Esnal (Barakaldo, Bizkaia, 1957ko abuztuaren 22a) politikari euskalduna da. Barakaldon jaioa, Iruñean bizi izan da gaztetandik. 1999tik 2007 arte Eusko Alkartasuneko lehendakaria izan zen.

Datu azkarrak Nafarroako parlamentari, Bizitza ...
Itxi

Ikasketak eta jarduera profesionala

Begoña Errazti geografian eta historian lizentziaduna da. Horrez gainera, enpresa kudeaketan master bat egina du.

Arga-Ibaia eskola tailerreko zuzendari izan zen, ibaien tratamenduan gazteak trebatzeko Europako Batasuneko proiektua. Hezkuntza ertainean euskara eta historiako klaseak eman zituen. Deustuko Unibertsitatean ere euskara irakasle izan zen, baita Nafarroako ikastolen elkarteko gerentea ere.

Jarduera politikoa

1995ean Nafarroako Parlamentura aurkeztu zen Eusko Alkartasunaren zerrendetan, independente gisa. 1995-1999 eta 1999-2003 legegintzaldietan EAko talde parlamentarioaren buru izan zen.

1999ko abenduan Carlos Garaikoetxea ordezkatu zuen Eusko Alkartasuneko lehendakaritzan.

2007ko kongresuaren atarian, presidente kargurako ez zela aurkeztuko adierazi zuen. Biltzar hartan, Unai Ziarretak hartu zuen Erraztiren lekukoa. Harrez geroztik, EAJrekiko hurbiltasuna erakutsi du, alderdi honen ekitaldi politiko batzuetara joanez eta 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iñigo Urkulluri sostengua emanez.


Aurrekoa
Carlos Garaikoetxea
Eusko Alkartasunako presidentea

1999 2007
Ondorengoa
Unai Ziarreta

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.