From Wikipedia, the free encyclopedia
1993ko World Trade Centerreko atentatua New Yorkeko World Trade Center gunean egindako eraso terrorista izan zen. 1993ko otsailaren 26an (ostirala), eguerdiko 12:17an, Ipar Dorreko (WTC 1) aparkalekuan 680 kg lehergai zeramatzan kamioi bat eztanda egin zuen.
1993ko World Trade Centerreko atentatua | |
---|---|
Mota | bonba-auto bidezko atentatu |
Data | 1993ko otsailaren 26a |
Kokaleku | World Trade Center |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Parte-hartzaileak | Ramzi Yousef (en) (erantzule) Eyad Ismoil (en) (erantzule) Mahmud Abouhalima (en) (erantzule) Ahmed Ajaj (en) (erantzule) Mohammed A. Salameh (en) (erantzule) |
Helburu | World Trade Center |
Pertsona hilak | 6 |
Pertsona zaurituak | 1.042 |
Terroristek iparraldeko dorrean 606 kg lehertzea zuten helburu,[1] eta dorreak hegoaldeko dorrean talka egitea, bi dorreak eraitsiz, ehunka hildako eragiteko.[2][3] Atentatuak huts egin eta azkenean sei pertsona hil eta 1.042 zauritu izan ziren.[4] Eztandak 30 metroko sakonerako zulo bat ireki zuen dorreko aparkalekuan, lau hormigoi-maila zeharkatuz. Garai hartan, ehunka pertsona geratu ziren bulegoetan harrapatuta, eta FDNYk erreskatatu zituen.
Ramzi Yousef, Sheik Omar Abdel-Rahman, El Sayyid Nosair, Mahmud Abouhalima, Mohammad Salameh, Nidal Ayyad, Ahmad Ajaj eta Abdul Rahman Yasin konspiratzaileek antolatu zuten atentatua. Horretarako Afganistanen lan egiten zuen Al-Qaedako kide baten finantziazioa jaso zuten, Khaled Shaikh Mohammed, Yousefen osaba.
1994ko martxoan, lau gizon jo zituzten atentatuaren erruduntzat: Abouhalima, Ajaj, Ayyad and Salameh. Karguek konspirazioa, jabetza baten suntsiketa leherkorra eta estatu arteko lehergailuen lekualdaketa barne hartzen zituzten. 1997ko azaroan, beste bi gizon erruduntzat jo zituzten: Ramzi Yousef, atentatuaren buru nagusia, eta Eyad Ismoil, bonbak zeramatzan kamioia gidatzen zuena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.