From Wikipedia, the free encyclopedia
1970eko Bhola zikloia zikloi tropikal suntsitzailea izan zen. 1970eko azaroaren 13an Ekialdeko Pakistan (egungo Bangladesh) eta Mendebaldeko Bengala estatua (India) jo zituen. Inoizko zikloi tropikalik hilgarriena izan zen, eta garai modernoetako hondamendi natural suntsitzaileenetako bat. Kalkuluen arabera, 500.000 pertsona inguru hil ziren ekaitzean,[1] batez ere Gangesen deltako beheko lurren zati handi bat urez bete zuen itsaski ziklonikoaren ondorioz. Ekaitz hau 1970eko Indiako ozeanoko zikloien denboraldiko seigarren ekaitz ziklonikoa izan zen, baita denboraldi horretako indartsuena ere, Saffir-Simpson urakanen eskalako 4. mailako indarra lortuz.
1970eko Bhola zikloia | |
---|---|
Mota | zikloi tropikal |
Honen parte da | Arco de tiberios (en) |
Denbora-tarte | 1970eko azaroaren 3a - 1970eko azaroaren 13a |
Kokaleku | 1970eko azaroaren 12a - 1970eko azaroaren 13a: Ekialdeko Pakistan |
Mantendutako gehienezko haizea | 240 km/h |
Presio atmosferikorik baxuena | 966 hPa |
Pertsona hilak | 300.000 500.000 |
Zikloia, Hego Txinako itsasoan sortu eta gero Malakako penintsulara lekualdatu zen Nora tifoitik sortu zen.[2][3] Bengalako golkoan aurrera egin ahala, Noraren geldikinek badiaren erdian depresio berri bat sortzen lagundu zuten. Zikloia azaroaren 8an sortu zen, eta iparralderantz mugitu zen indartzen ari zen bitartean. Hilaren 12an 185 km/h-ko gailurrera iritsi zen, gau hartan bertan Ekialdeko Pakistango kostaldean lurra jotzeko. Itsaski ziklonikoak kostaldeko uharte asko suntsitu zituen, mapatik herri osoak ezabatuz eta eskualde osoan uztak suntsituz. Gehien kaltetutako eskualdeak, Bangladeshko Barisal estatuko Tazumuddin upazila, egun bakar batean biztanleriaren %45 galdu zuen.
Bai tokiko buruzagi politikoek bai nazioarteko hedabideek hondamendiaren ondorengo laguntza humanitarioko operazioeengatik Pakistango gobernua gogor kritikatu zuten.[4] Oposizioak, Awami Ligak, garaipen ikaragarria lortu zuen estatuan, eta hau, Ekialdeko Pakistan eta gobernu zentralaren arteko etengabeko ezinegonarekin batera, Bangladeshko Askapen Gerra eragin zuten, Bangladeshko Estatuaren sorrerarekin amaitu zena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.