![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0d/Route_of_the_1962_Tour_de_France.png/640px-Route_of_the_1962_Tour_de_France.png&w=640&q=50)
1962ko Frantziako Tourra
From Wikipedia, the free encyclopedia
1962ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 49. edizioa izan zen. 1962ko ekainak 24 eta uztailak 15 artean ospatu zen. 4274 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, horietatik bigarrena eta zortzigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 49. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1962 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 24 | ||
Datak | ekainak 24 – 1962.eko uztailak 15 | ||
Luzera | 4.274 km | ||
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() | ||
Irteera-lekua | Nancy | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 150 | ||
Amaitu dutenak | 94 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | ![]() | ||
Txapeldunordea | ![]() | ||
Hirugarrena | ![]() | ||
Puntukako sailkapena | ![]() | ||
Eskalatzailerik onena | ![]() | ||
Talderik onena | ![]() | ||
![]() | |||
◀1961 | 1963▶ | ||
![]() | Dokumentazioa ![]() |
150 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 15 taldetan banatuta, horietatik proba soilik 94k amaitu zutelarik. Arlo honetan Heylett Saint-Raphael taldea nabarmendu zen, proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zuena.
Hau izan zen Raymond Poulidorrek parte hartu zuen lehen Tourra, honela Jacques Anquetilek izan zuen lehia hasiz. Gainera, 4. mailako mendateak sortu ziren eta lehen aldiz igo zen Col de la Bonette, Alpeetako mendaterik altuena.
Garailea, Jacques Anquetil, hala bere hirugarren Tourra lortu zuena, proba batez beste 37,317 kilometro orduko abiaduran bete zuen.