From Wikipedia, the free encyclopedia
1933ko Kontxako Bandera (Banderaren 41. ekitaldia) urte honetako irailaren 10 eta 17an jokatu zen, eta Oriok bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen, San Pedroren hurrenkera hautsiz.
Oriotarrak banderarekin | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1933ko irailaren 10a |
Amaiera | 1933ko irailaren 17a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Hondarribia |
← 1932 |
1934 → |
Zortzi traineruk hartu zuten parte estropadan, bost gipuzkoarrek eta hiru bizkaitarrek. Lehenengo jardunaldian alde izugarriak atera zituen Oriok, ia minutu erdi bigarrenari, eta San Pedrok ezustean seigarren denbora baino ez zuen lortu, ohorezko txandatik kanpo gelditu zen beraz. Bigarren igandean bere maila erakustera irten ziren pasaitarrak eta Oriogandik hiru segundu eskasera gelditu ziren.
Ohorezko txanda Oriok, Hondarribiak, Amaikak Batek eta Santurtzik jokatu zuten. Garai hartan ohitura zen bezala Oriok Hondarribiarekin trukatu zuen trainerua eta donostiarrek santurtziarrekin. Kontsolazio txandan San Pedrok Lutxanarena erabili zuen eta Kaikuk Empujerena.
Urtearen hasieran Orion Emen Gatoxti arraun kluba sortu zen. Izen honekin lorturiko lehenengo Kontxako Bandera da 1933koa, eta 1964ean desagertu zen arte 12 aldiz nagusituko zen Donostiako estropadetan.
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Amaikak Bat (Donostia) Emen Gatoxti (Orio) Empuje (Donostia) Hondarribia Kaiku Lutxana San Pedro Santurtzi |
Joshemaritarra San Nikolas El empuje donostiarra Ama Guadalupekoa Bilbotarra Aurora Aita Sanpedrokua Axpetarra |
Antton Bakeriza Domingo Mitxelena Balentin Bakeriza Meltxor Amunarriz Amancio Mendiola Pérez Manuel Arrillaga "Aita Manuel" Jose Iriarte |
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 19:23:2/5 | 19:26:1/5 | 38:49:3/5 | |
2 | Hondarribia | 19:56:1/5 | 19:31:1/5 | 39:27:2/5 | + 0:37:4/5 |
3 | Amaikak Bat | 19:51:4/5 | 19:39:0/5 | 39:30:4/5 | + 0:41:1/5 |
4 | Santurtzi | 19:55:0/5 | 19:47:1/5 | 39:42:1/5 | + 0:52:3/5 |
5 | San Pedro | 20:03:4/5 | 19:29:4/5 | ||
6 | Kaiku | 20:00:1/5 | 19:54:3/5 | ||
7 | Lutxana | 20:54:0/5 | 19:58:0/5 | ||
8 | Empuje | 21:09:0/5 | 20:48:0/5 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.