1931ko Txinako uholdeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
1931ko Txinako uholdeak uholde segida bat izan zen 1931ko ekainetik abuztura bitartean Txinan.
1931ko Txinako uholdeak | |
---|---|
Mota | uholde |
Data | 1931 |
Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) |
Kausa | zikloi |
Pertsona hilak | 145.000 4.000.000 3.700.000 2.031.974 |
Gizakiaren historian zehar dokumentaturik dagoen hondamendi naturalik larriena omen da, heriotzak lau milioietara heldu ziren, zenbait albiste-iturriren arabera.[1][2] Lehorte-aldi luze baten ondoren, Ibai Horia, Ibai urdina eta Huai ibaia gainezka egin zuten (Kanal Handiko uholdeekin konbinatuta), Txinako Erdialdeko zati handi bat urperatu baitzuten.[3] Txinako Gerra Zibila martxan zegoenez, gobernuak ez zuen hondamenari aurre egiteko funtsik, eta horrek areagotu egin zituen uholdeak eragindako ondorioak, hala nola infekzioak, umezurtzen infantizidioa edo herri bakartuetako gosea. Ibai Horiak, gainera, aldaketak jaso zituen bere ibilbidean, eta horrek eragina izan zuen gero hurrengo urteetan.[4][5]