1928ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula
From Wikipedia, the free encyclopedia
1928ko Udako Olinpiar Jokoetako domina taulan Amsterdamen, Herbehereak, ospatu ziren 1928ko Udako Olinpiar Jokoetan izan ziren dominak biltzen ditu. Bi taula eskaini ohi dira, bata kirol probetan lortutako emaitzekin, bestea arte txapelketan lortutakoekin.
Olinpiar Jokoak 1928ko maiatzaren 17tik abuztuaren 22ra bitarte ospatu ziren. 46 herrialdetako 2.883 atletek hartu zuten parte, 14 kiroletan banatutako 109 probatan. Gainera, bost arte lehiaketa egin ziren, beste 13 probekin 327 kirol domina eta 29 arte domina eman ziren[1]. Gainera, beste 5.901 oroigarri domina eman ziren; 5.319 domina parte-hartzaileei eta epaileei, eta 762 domina antolakuntzan parte hartu zuten pertsonei. Domina hauek ez dira agertzen azpiko tauletan[2].