1889ko Nazioarteko Erakusketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
1889ko Parisko Erakusketa Unibertsala (frantsesez Exposition universelle de Paris de 1889) hamargarren Erakusketa Unibertsala izan zen, Parisen ospatua 1889ko maiatzaren 6tik urriaren 31ra. Bastilla hartu zeneko mendeurrenean ospatu zen, tradizioz Frantziako Iraultzaren hasierako ikurtzat hartu izan den gertaera.
1889ko Nazioarteko Erakusketa | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Koordenatuak | 48°51′30″N 2°17′39″E |
Inaugurazioa | 1889ko maiatzaren 6a |
Erakusketa honek une goren bat markatu zuen, aldi luze bati amaiera eman ziona. Eraikuntzan ikusmolde berriak eta industrian aurrerapen berriak batu ziren Erakusketari distira eta eragin handia emateko.
Erakusketa guztira 0,96 km2 luze-zabal zen, bere gain hartuz Marteren Zelaia, Trocadéro, quai d'Orsay, Esplanade des Invalides eta Sena ibaiaren zati bat. Ikur nagusia Eiffel dorrea izan zen, Erakusketako sarrera arku bezala balio zuena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.