![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Espa%25C3%25B1a_-_Divisi%25C3%25B3n_provincial_y_regional_de_1833.svg/langeu-640px-Espa%25C3%25B1a_-_Divisi%25C3%25B3n_provincial_y_regional_de_1833.svg.png&w=640&q=50)
1833ko Espainiaren banaketa administratiboa
From Wikipedia, the free encyclopedia
1833ko Espainiaren banaketa administratiboak Espainia probintzietan banatu zuen "eskualde historiko"-etan sailkatuta.[1] Eskualde historiko horietako asko, gaur egun autonomia erkidego gisa eratu dira[2] eta ia probintzia guztiek orduko mugak mantentzen dituzte.[2][3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Espa%C3%B1a_-_Divisi%C3%B3n_provincial_y_regional_de_1833.svg/640px-Espa%C3%B1a_-_Divisi%C3%B3n_provincial_y_regional_de_1833.svg.png)
1833ko Errege Dekretu baten bitartez — Javier de Burgosek — orduko Sustapen Estatu Idazkariak Espainia estatu zentralizatu bihurtu zuen.[4] Probintzia bakoitzak bere hiriburuaren izena hartu zuen (lau izan ezik, beraien jatorrizko izena mantendu zutenak: Nafarroak hiriburua Iruñean, Arabak Gasteizen, Gipuzkoak Donostian eta Bizkaiak Bilbon).[1]