![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Pagoeta%252C_Urizaharra.jpg/640px-Pagoeta%252C_Urizaharra.jpg&w=640&q=50)
-eta
atzizki toponimikoa, euskaraz, deituretan ere ohikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
-eta ohiko amaiera da euskal toponimoetan, eta ondorioz, baita euskal deitura ugaritan. Izen deskribatzaileei itsasten zaien atzizki multzokaria da, eta zerbaiten ugaritasuna dagoen tokiei aplikatzen zaie.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9c/Pagoeta%2C_Urizaharra.jpg/640px-Pagoeta%2C_Urizaharra.jpg)
Antzeko funtzioa du -aga atzizkiak ere, eta termino paraleloak badira atzizki biekin, hala nola Pagoaga eta Pagoeta, Zubiaga eta Zubieta, eta Azkarraga eta Azkarreta (azkar edo astigarrak dauden tokia, kasu honetan)[1].
-aga-k ez bezala, ordea, aldagai bat du atzizkiak, bereziki -s eta -z amaierarekin lotzen denean: -keta. Esate baterako, Amezketa, Sarasketa... baina ez da beti gertatzen, hor dira Arizeta/Aritzeta, adibidez[2].