politikari hungariarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Árpád Szakavits (Budapest, 1888ko abenduaren 6a – ibidem, 1965eko maiatzaren 3a) hungariar politikari komunista izan zen. Hungariako estatuburua izan zen 1948tik 1950eta.
Hungariako Alderdi Sozialdemokratako burua izan zen denbora luzez, eta alderdiak Alderdi Komunistarekin bat egitea onartu zuen. 1948ko martxoan Zoltán Tildy presidenteak behartutako dimisioa eman ondoren, Szakavits presidente berria izendatu zuten komunistek Hungarian boterea hartzeko azken fasean.
1949an konstituzio komunista bat onartu ondoren, Szakavitsek 1950era arte zuzendu zuen kontseilu presidentzial bat ezarri zen. 1950ean atxilotu eta gerra krimenak, espioitza eta demokraziaren aurkako konspirazioa leporatu zizkioten. 1956ko martxoan askatu zuten. 1956ko Hungariako Iraultzaren ondoren, erregimen komunista sendotzen lagundu zuen. 1958tik Hungariako Kazetarien Elkarte Nazionaleko lehendakari eta parlamentuko kide izan zen.
Esperantista izan zen berrogei urte baino gehiagoz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.