![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/be/Le_mur_des_je_t%2527aime_Paris_Montmartre_02.jpg/640px-Le_mur_des_je_t%2527aime_Paris_Montmartre_02.jpg&w=640&q=50)
'Maite zaitut' esaldien murrua Parisen
From Wikipedia, the free encyclopedia
"Maite zaitut" esaldien horma (frantsesez Le Mur des je t'aime) gutxi gorabehera 40 metro koadroko horma-lana da, laukizuzen horizontal itxurakoa, Parisko Montmartre auzoan dagoena. Horman 311 aldiz idatzita dago "Maite zaitut" esaldia, 250 hizkuntzatan, laba beiratuzko 612 lauzaren gainean[1] . Munduko hizkuntza ezagunenetan idatziak dira esaldi horiek, baina baita navajoz, inuiteraz, esperantoz edo euskaraz ere[2]. Frédéric Baron, Claire Kito eta Daniel Boulogne artistek egina da horma, Abbesses plazako Jehan-Rictus lorategi txiki eta ederrean. Sartzea librea da[3] .
Datu azkarrak '' esaldien murrua Parisen, Jatorria ...
'Maite zaitut' esaldien murrua Parisen | |
---|---|
![]() Horma-irudian 311 aldiz dago izkiriatua 'Maite zaitut' esaldia, 250 hizkuntzatan. | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2000 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | square Jehan-Rictus (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | Sena |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 18. barrutia |
Koordenatuak | 48°53′05″N 2°20′18″E |
![]() | |
lesjetaime.com |
Itxi