Sunismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sunismoa edo suni islama (/ˈsuːni, ˈsʊni/),islamaren adar nagusia da, haren jarraitzaileek —suniak edo sunitak— musulmanen % 80 osatzen baitute. Gainontzeko musulmanen artean, bigarren adar zabalduena xiismoa da.[1] Itzulpenetan doktrina eta praktika hauei sunismo deritze, jarraitzaileei suni musulman, suni, sunita edo Ahlus Sunnah deitzen zaien bitartean. Kasu batzuetan "Islam ortodoxo" bezala ere izendatzen da,[2][3][4] nahiz eta adituek itzulpen okerra dela dioten.[5]
Sunismoa lau islamiar eskola juridikotan banatuta dago. Suniten dotrina Mahomak irakatsitakoan oinarritzen da, eta sunita izena dute Sunna testua aintzakotzat hartzen dutelako, xiiek ez bezala.