Suge-ilar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artobeltz (arrunta), kixkia, edo suge-ilarra (Fagopyrun esculentum) nekazaritzan erabiliriko landarea da, gizaki zein etxe-abereek jaten dutena. Kulturalki zereal bat da, nahiz eta berez ez den, ez delako gramineoen familiakoa.
Datu azkarrak Artobeltz, Sailkapen zientifikoa ...
Artobeltz Suge-ilar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Polygonaceae |
Generoa | Fagopyrum |
Espeziea | Fagopyrum esculentum Moench, 1794
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | suge-ilar, kasha (en) , buckwheat flakes (en) eta sarrazeno gari-irin |
Itxi
Bere izenak kontrakoa adieraz lezakeen arren, espezie hau ez da belar bat eta ez du artoarekin zerikusirik.
Asiako erdialdean du jatorria, baina gaur egun asko hedatu da beste herrialdetan. Txina, Errusia, Ukraina eta Polonia dira ekoizle nagusiak.
Gluten gabea denez, zeliakoen janaria prestatzeko erabili ahal da. Hala ere, 2012ko apiriletik (7. alergologia biltzar frankofonoa), artobeltza sailkatu dute anafilaxia alimentario larria sor dezaketen elikagaien artean[1].