Steven Spielberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Steven Allan Spielberg (1946ko abenduaren 18a, Cincinnati, Ohio) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendari eta ekoizlea da. Hollywood Berria aroaren sortzaileetako bat dela esan ohi da, eta zinemaren historian egondako film zuzendari eta produktore ezagunenetako bat da[1].
Steven Spielberg | |||
---|---|---|---|
← Nanni Moretti - Jane Campion → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Steven Allan Spielberg | ||
Jaiotza | Cincinnati, 1946ko abenduaren 18a (77 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Arnold Spielberg | ||
Ezkontidea(k) | Amy Irving (1985 - 1989) Kate Capshaw (1991 - | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | California State University, Long Beach (en) 2002) Saratoga High School (en) 1965) Arcadia High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, arte bildumagilea, enpresaburua, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea, executive producer (en) , film-muntatzailea, telebista-ekoizlea, errealizadorea eta film screenwriter (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Altuera | 170 zentimetro | ||
Lantokia(k) | Hollywood | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) Directors Guild of America (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa | ||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
amblin.com… | |||
| |||
Spielberg Hollywoodenn telebista eta antzerki obra txikiak zuzentzen hasi zen lanean. Jaws (1975) zuzendu zuenean ezagun bihurtu zen, kritikak eta publikoak txalotu zuen filma eta historiako lehenengo udako arrakastatzat hartzen dena[2]. Bere ondorengo filmetan zientzia-fikzioa eta abentura landu zituen, Close Encounters of the Third Kind, Indiana Jones, E.T. the Extra-Terrestrial edo Jurassic Park filmekin. Hauek Hollywoodeko genero eskapista modernoaren arketipoak dira[3].
Spielbergek gai serioak landu zituen bere lanetan ondoren, adibidez The Color Purple (1985), Empire of the Sun (1987), Schindler's List (1993), Amistad (1997), eta Saving Private Ryan (1998). Praktika honekin bereziki lotu zen XXI. mendean zehar Munich (2005), Lincoln (2012), Bridge of Spies (2015), eta The Post (2017) lanekin. Amblin Entertainment eta DreamWorks Studiosen sortzaileetako bat da, filme arrakastatsu ugari produzitu dituzten estudioak, tartean Gremlins, Back to the Future, Men in Black eta Transformers serieak. Azke urteotan bideo-joko industriako hainbat jokoren produktore ere izan da.
Bi Oscar irabazi ditu, Schindler's List eta Saving Private Ryan filmengatik. Kritikariek zein ikusle arruntek zuzendari arrakastatsutzat jotzen dute, bere talentu eta aldakortasunagatik[4][5]. 2005ean, Empire aldizkariak historia osoko zuzendari handiena izendatu zuen. Bere filmeek lortutako diru-sarrerak historiako zinema-zuzendaririk arrakastatsuena egin dute[6]. 3.000 milioi dolar irabazi dituela kalkulatzen da[7].