Space opera
Zientzia-fikzioaren azpigeneroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Space Opera zientzia-fikzio barruan dagoen azpigeneroa da. Berez, betiko abenturazko narrazio epikoak dira baina espazioan edota etorkizunean kokatuta.[1] Bere ezaugarri gehienak, bi horietatik eta teknologiari egiten zaion erreferentzietatik kanpo, abentura eleberrienak dira: gaiztoen eta heroien arketipoak, izar-bidaiak, inperio-galaktikoak, gertaera erromantikoak... Azpigenero hau, literaturatik kanpo, zineman, komikietan eta bideo-jokoetan asko landu da.