Slinky
From Wikipedia, the free encyclopedia
Slinkya malguki espiral batez osatutako jostailua da. Bere ezaugarriei esker (dimentsioak, hariaren diametroa, malgukiaren diametroa, masa, modulu elastikoa,...) mugimendu bitxiak gauzatzeko aukera du, hala nola, eskailerak jaistea, edo automatikoki plano inklinatu batetik aurrera egitea, hasierako ekintza txiki batetik abiatuta.
Datu azkarrak Fabrikazioa, Sortzailea ...
Slinky | |
---|---|
Malgukia | |
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Richard T. James (en) eta Betty James (en) |
Historia | |
Sorrera | 1945 |
Itxi
Oinarrizko ereduak altzairuzkoak edo koloretakoak dira, ortzadarraren antzera, malgukia mugitzean tonuek eragin handiagoa izan dezaten. Bere ospeak National Toy Hall of Fame zerrendan sartzea eragin zuen.
Luzetarako eta zeharkako uhinen hedapenari buruzko etxeko esperimentu mota ugari egiteko aukera ematen du [1]