San Judasen gutuna
Itun Berriko liburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
San Judasen gutuna edo, labur, Judasena (Ju)[1] Bibliako Itun Berriko gutun katolikoetako bat da, eta bertako 26. liburua da. Gutunak berak adierazten duenez, gutuna "Judak, Jesu Kristoren zerbitzari eta Jakueren anaia honek" idatzitakoa da,[2] Juda, Jesusen anaia gisa interpretatu ohi dena. Hala izanez gero, gutuna 68 eta 80 urteen artean idatziko zatekeen.
Datu azkarrak San Judasen gutuna, Jatorria ...
San Judasen gutuna | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Juda Tadeo |
Izenburua | Ἐπιστολή Ἰούδα, Epístola de Judas eta Brief des Judas |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Epistola |
Deskribapena | |
Honen parte da | Itun Berria Gutun katolikoak |
Itxi
Bibliaren ikertzaile modernoen ustez, gutuna berriagoa da, eta ez Jesusen belaunaldi bereko baten batek egindakoa. Ikertzaile gehien-gehienek gutuna 100 urte inguruan idatzitakoa dela uste dute.[3]