From Wikipedia, the free encyclopedia
Ricardo Abad Martinez (Tafalla, 1971ko urtarrilaren 8a - ) nafar atleta da, ultramaratoilaria.
Ricardo Abad | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tafalla, 1971ko urtarrilaren 8a (53 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Tafalla | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta ultramaratoilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Riki |
2011eko urriaren 1ean, "erronkak gainditzen dituen jendea gustatzen zaigu" ekimenaren inguruan, maratoi gehien jarraian korrikatzearen Guiness Errekorra (366) hautsi zuen.[1] Proiektu honekin 500 maratoi 500 egunetan egiteko erronka lortu zuen. Osotara, ia 21.000 kilometro izan ziren, eta gutxienez maratoi bat espainiako 50 probitzietan korrikatu zuen, ANFASen 50 urteak ospatzeko.[2]
500 maratoia Bartzelonan 2012ko otsailaren 12an izan zen.[3] Egun hartan erronka bikoiztu behar zuela iragarri zuen, 1000 maratoi egin arte. Gainera, munduko kontinente guztietan behintzat maratoi bat egiteko asmoa zuen. Maiatzen 2a arte jarri zuen epea finantzaketa aurkitzeko. Azkenik, 2012ko maiatzaren 29an proiektua alde batera utzi behar izan zuen ez bait zuen behar aina diru lortu, erronka betetzeko bere lana utzi behar zuen eta. Osoatara, 607 maratoi bete zituen, hau izanik gaur egungo munduko errekorra.[4] Aurretik, Guiness Errekorra Stefaan Engels belgikarrak zuen.[5]
2005eko ekainaren amaiera hasi zen korrikatzen, bere lehen maratoia prestatu zuenean, Donostikoa. Aurretik, bizikleta zalea zen, baina bere alaba Ainhoa jaiotzearekin batera, txirrindula alde batera utzi, eta zapatilak hartu zituen. 2006an 5 errepide maratoi egin zituen, eta 2 mendian. Hurrengo urtean, bere lehen zeharkaldiak egin zituen: Bardenas, Monegros, etab. eta beste hainbat lasterketa. 2008an bere lehen proiektu haundiak hasi ziren, esate baterako: 30 maratoi, 30 egunetan abuztuan, penintsulako zeharkaldia, etab. 2009an erronka hugari egin zituen, ezagunena 150 maratoi 150 egunetan eta penintsula solidarioa.
2012an Nafarroako Gobernuak, Tafallako Udalarekin batera, Asturiaseko Printzearen Kirol Sarira proposatu zuen. 2009an ere proposatua izan zen.
Nafarrak erronka guzti hauek bete ditu nahiz eta lantegi batean lan egin zortzi orguko txandetan: goizez, arratsaldez eta gauez. Goizean eta gauean lan egiten duenean, arratsaldean korrikatzen ditu maratoiak. Arratsaldez lan egiten duenean, goizez korrikatzen du. Arrazoi honengatik batzutan 12 ordutan 2 maratoi korrikatu izan ditu.
Hona hemen lortutako emaitzarik onenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.