Plastiko poluzio
plastikoaren gehiegizko erabileraren ondoriozko kutsadura / From Wikipedia, the free encyclopedia
Plastiko poluzioa edo plastiko kutsadura ingurumenean plastikozko produktuen metaketa da, fauna, habitat edo gizakietan ondorio kaltegarriak sortzen dituena. [1]
Plastiko kutsadurak eragin negatibo ugari ditu lurreko eta uretako ekosistemetan, floran, faunan eta giza osasunean. Urtero, plastiko kutsadurak milioi bat itsas espezie baino gehiago kaltetzen ditu, 100.000 dortoka eta itsas ugaztun baino gehiago barne. [2]
Plastiko kutsadura mota eta forma ugari daude. Urtero 8,8 milioi tona metriko plastiko hondakin botatzen dira. Hondakin plastiko honen jatorri nagusia Asia da, Txina bera baita 2,4 milioi tona metrikoren eragilea. [3] [4]
Plastiko kutsaduraren garrantzia eta hedadura plastikoaren kostu baxuarekin eta iraunkortasunarekin erlazionatuta dago, eta horrek manufaktura-enpresek hainbat objektu fabrikatzeko beste material batzuen aldean hobestera eramaten ditu. [5] Zenbait eskualdetan, plastikoaren kontsumoa murrizten saiatzeko eta plastikoen birziklapena sustatzeko planak ezarri dira.