Oñati
Gipuzkoako udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oñati Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 11.497 biztanle zituen 2021. urtean. Gipuzkoako herririk handiena da, hedaduraren aldetik. Herriguneak maila handiko monumentu asko ditu, batez ere Pizkundekoak eta Barrokoak. Han dago Sancti Spiritus Unibertsitatea, berariaz unibertsitate izateko eraiki zen eraikin platereskoa. Herrigunetik kanpo Aizkorriren magalean dago Arantzazuko santutegia, Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Ama Birjinaren omenez eraikia, Euskal Herriko XX. mendearen erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena. Oñatiarrek txantxiku («igel») ezizen herrikoia dute.
Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Oñati | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Oñati Aloñatik. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Oñati | ||||||||||
Alkatea | Izaro Elorza Arregi | ||||||||||
Posta kodea | 20560 | ||||||||||
INE kodea | 20059 | ||||||||||
Herritarra | oñatiar | ||||||||||
Ezizena | txantxikuak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°01′58″N 2°24′42″W | ||||||||||
Azalera | 108,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 175-1.360 (230 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 68 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 11.567 (2023) 52 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 4,2 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,6 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,35 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -3,05 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,09 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,96 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 65.8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 66.51 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1467 | ||||||||||
Webgunea | www.onati.eus | ||||||||||
Hiri senidetuak | Guadalajara eta Châteaubernard |
Itxi