Nelson Mandela
Hego Afrikako politikaria eta apartheidaren aurkako aktibista / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nelson Rolihlahla (ahoskapena: [roli'ɬaɬa]) Mandela (Mvezo, Lurmutur Ekialdea, Hegoafrika, 1918ko uztailaren 18a – 2013ko abenduaren 5a[1]) apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikari bat izan zen. 1994tik 1999ra herrialde horretako presidentea izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena.[2]
- Artikulu hau Hegoafrikako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mandela (argipen)».
Nelson Mandela | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1994) | |||||||
1998ko irailaren 2a - 1999 ← Andrés Pastrana Arango (en) - Thabo Mbeki →
1994ko maiatzaren 10a - 1999ko ekainaren 14a ← Frederik de Klerk - Thabo Mbeki →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rolihllahla Mandela | ||||||
Jaiotza | Mvezo, 1918ko uztailaren 18a | ||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||
Bizilekua | Houghton Estate (en) | ||||||
Lehen hizkuntza | xhosera | ||||||
Heriotza | Houghton Estate (en) , 2013ko abenduaren 5a (95 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Qunu (en) | ||||||
Heriotza modua | : arnas gaixotasuna | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gadla Henry Mphakanyiswa | ||||||
Ama | Nosekeni Fanny | ||||||
Ezkontidea(k) | Evelyn Mase (1944ko urriaren 5a - 1957ko martxoaren 19a) Winnie Mandela (1958ko ekainaren 14a - 1996ko martxoaren 19a) Graça Machel (1998ko uztailaren 18a - 2013ko abenduaren 5a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea Hegoafrikako Unibertsitatea Artean graduatu Fort Hareko Unibertsitatea Londresko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa xhosera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, autobiografialaria, abokatua, militante politikoa, Preso politikoa eta gidoilaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Hegoafrika | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Luis Taruc (en) | ||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Metodismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Afrikako Kongresu Nazionala Hegoafrikako Alderdi Komunista | ||||||
nelsonmandela.org | |||||||
| |||||||
Gaztetatik apartheidaren aurkako ekintzaile izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldea —alderdiaren beso armatua— sortu eta haren buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990eko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.
Apartheidaren amaieraz geroztik, askok Mandela goratu zuten, baita bere garaian haren aurkari izandakoek ere. Hegoafrikan Madiba izenaz ere ezaguna izan zen, haren klanekoek adineko jendeari ematen dioten ohorezko tituluaz.
Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen haren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' izendatu zuela.