Moraceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare zurezko edo belarkaraz esaten da. Periantio tetrameroa eta aurkako lau estamine dituzten loreak eta hur-motako fruitua dituzte. Bere barnean marugatzea hartzen duen Moraceae familia osatzen dute / From Wikipedia, the free encyclopedia
Moraceae, landare loredunen familia, Rosales ordenakoa.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Moraceae | |
---|---|
80 Ma-0 Ma Kretazeo - egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Moraceae Gaudich.][1]
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Itxi
Familia honetan, 40 genero eta 1.400 espezie inguru daude, 5 tributan sailkatuta. Gure artean, espezie ezagunenetako batzuk hauek dira: pikondoa (Ficus carica), banianoa (Ficus benghalensis), masustondo zuria (Morus alba), ogi-arbola (Artocarpus altilis) eta osageen laranjondoa (Maclura pomifera).
Zuhaitzak edo zuhaixkak izan daitezke, hostoiraunkorrak edo hostoerorkorrak, baina gutxitan izaten dira belarkarak. Hostoak bakun eta koskadunak izan ohi dira. Loreak txikiak, sexubakarrak eta monoklamideoak. Zenbait lore multzokatuk osatzen dute maiz lore antzeko egitura. Fruituak konposatuak izan ohi dira.
Moraceae familiako landare-espezieen izerdiak latex izeneko substantzia du.