Metis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Metis greziar mitologian (antzinako grezieraz Μῆτις Mễtis, literalki, "aholku" edo "trikimailu"), zuhurtasuna, edo, zentzu txarrean, maltzurkeria pertsonifikatzen zuen titanidea zen. Ozeanide bat ere bazen, Ozeano eta Tetisen alaba.
- Artikulu hau Greziar mitologiako titanideari buruzkoa da; Jupiter planetaren satelitea gaitzat duena beste hau da: «Metis (satelitea)»
Metis | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Domeinua | jakinduria |
Familia | |
Aita | Ozeano |
Ama | Tetis |
Ezkontidea(k) | Zeus |
Seme-alabak | Atena, Laas (en) , Poro eta Minerva |
Bera izan zen, Zeusek esanda, honen aita zen Kronosi, honek aurretik irentsi zituen bere seme-alabak okarazi zion okagarria eman ziona. Zeusen lehen maitale eta emaztea izan zen, norengandik, hasieran, forma ezberdinak hartuz eragozten saiatu zen. Metisek, Zeusi, alaba bat izango zuela, eta, ondoren, mundua gobernatuko zuen seme bat izango zuela iragarri zion, Hesiodok, Zeusi iragarpen hau egin ziotenak Urano eta Gea izan zirela dioen arren. Honegatik, Zeusek jan egin zuen Ateneaz haurdun zegoenean, eta, beranduago, Zeusek berak erditu zuen bere alaba, burutik irten zitzaiona Hefestoren laguntzarekin.