Mackenzie Davis
aktore kanadarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mackenzie Rio Davis (Vancouver, 1987ko apirilaren 1a) Kanadako aktore, ekoizle eta modeloa da.[1] Smashed-en egin zuen debut zinean (2012), eta harrezkero zenbait film entzutetsutan agertu da, hala nola The Martian (2015), Blade Runner 2049 (2017) eta Happiest Season (2020) ekoizpenetan.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Mackenzie Davis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vancouver, 1987ko apirilaren 1a (37 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | New York |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill Unibertsitatea Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Collingwood School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea eta modeloa |
Altuera | 1,78 metro |
|
Itxi
2014tik 2017ra, Davis izan zen Cameron Howe programatzaile informatiko protagonista AMC kateko Halt and Catch Fire telesailean. 2021ean, paper protagonista izan zuen Station Eleven miniseriean, eta Emakumezko Aktore Onenaren Critics' Choice Super Award saria jaso zuen horregatik (Zientzia Fikzio/Fantasia telesailen kategorian).