Loiolatarren Oinetxea
eraikitako euskal ondare nabaria Azpeitian / From Wikipedia, the free encyclopedia
Loiolatarren Oinetxea edo Loiolako Dorre Etxea San Inazio Loiolakoaren jaiotetxea da, Azpeitian kokatzen dena, erdi aroan eraikia. Jesusen Lagundiaren fundatzailea bertan jaio zen 1491an eta 1556. urtean Erroman hil zenean, haren jaiotetxearen entzutea piztu zen, 1567an barnealdean mezak egitea onartzeraino. 1609an, santu egiteko prozesua amaitu zenean, benetako Santutegi bihurtu zen. Tokiaren garrantzia handitu egin zen eta 1681. urtean Jesusen Lagundiak Carlo Fontanari eskatu zion arkitektura multzo berriaren proiektua. Horrela, Loiolako Santutegia eraiki zen Dorre Etxearen inguruan[1].
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Loiolatarren Oinetxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Loiolako Santutegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azpeitia |
Koordenatuak | 43°10′27″N 2°16′58″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 31 |
Itxi