eliza ortodoxo autozefaloa From Wikipedia, the free encyclopedia
Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoa (grezieraz: Οἰκουμενικόν Πατριαρχεῖον Κωνσταντινουπόλεως, Oikoumenikón Patriarkhíon Konstantinoupóleos, ikumeniˈkon patriarˈçion konstandinuˈpoleos ahoskatua; latinez: Patriarchatus Oecumenicus Constantinopolitanus;[1] turkieraz: Rum Ortodoks Patrikhanesi[2]) komunio ortodoxoko eliza autozefaloetako bat da. Konstantinoplako patriarka du buru, Eliza ortodoxoaren patriarka ekumenikoa ere badena. Ekumeniko titulua, soilik ohorezkoa da, ez baitu berezko eskumenik beste Eliza ortodoxoen gaietan, baina Eliza ortodoxoen hierarkian ohorezko nagusitasuna (primus inter pares) onartzen zaio.[3] Gaur egun, diasporan sakabanatuta dauden 3,5 milioi fededunen gaineko jurisdikzioa du, baita Turkiako eta Egeo itsasoko ortodoxoen gainekoa ere. Egoitza patriarkala Fanar auzoan dago, Istanbulgo Fatih barrutian.
Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Eastern Orthodox patriarchate (en) | |
Herrialdea | Turkia | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 5.305.000 (ezezaguna) | |
Honen parte | Eliza ortodoxoa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Bartolomeo Konstantinoplakoa | |
Egoitza nagusi (1601–) | ||
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.