Klezmer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Klezmerra (yiddishez: קלעזמער) ekialdeko Europako tradizio askenazian sortutako genero musikal etnikoa da. Berehala garatu zen bi mundu gerren aurretik zeuden juduen komunitateetan. Klezmorimek (musikariek edo musika-talde profesionalek) interpretatuta, klezmer musikak bere hastapenetan dantza-melodiak eta ezkontzetarako eta bestelako ospakizunetarako pieza instrumentalak zituen nagusiki,[1] eta, ondoren, musika-genero independente bilakatu zen, ezaugarri paregabe eta ongi definituekin. Gaur egun, klezmer musika ia mundu osoan interpretatzen da oraindik, eta bere esentzia eta soinua ia aldatu gabe daude.