From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanoi ganga, baita ere Upel bobeda eta Zirkulu erdiko ganga, eliza erromanikoetan ohikoa zen elementu arkitektonikoa da. Erdi puntuko arkuen lerrokatzeaz sortzen zen. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan da, hala nola elizetako nabeak. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan erruz erabili da.
Erdi Aroan ohikoa izan bazen ere, ganga honen jatorria askoz zaharragoa da. Antzinako Egipton eta Mesopotamian erabiltzen zen. Herri horietan adobez eginiko eraikuntzetan aurkitzen zen, bereziki eraikuntza osagarrietan; biltegiak, lantegiak... Dirudienez, teknika hau egur gutxi zegoen tokietan sortu zen, eraikutzak estaltzeko sistema moduan. Ezagutzen den upel bobeda zaharrena Mesopotamiako zigurat sumeriar batean aurkitu da, Nippuren, K.a. XLI. mendekoa. Egipton, aldiz, zaharrenak Requagnahen eta Denderan aurkitu dira eta K.a. XXXVI. mendeakoak dira. Azken kasu hauetan upel bobeda lur azpiko eraikuntzetan erabili izan zen.[1] Hortik aurrera, teknika beste zibilizazioetan ere aurki izan da, adibidez, Siziliako Morgantina arkeologia aztarnategian, Greziako garai helenistikoan, K.a. III. mendean. Etruriarrek ere ezagutu zuten eta ziur aski erromatarrek haiengandik ikasi zuten teknika hau.[2]
Gainazal zilindroerdiko ganga da, geometrikoki sortzaile zirkuluerdiak eta zuzentzaile zuzenak sortua. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan da, hala nola elizetako nabeak. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan erruz erabili da.
Oinarrian kanoi ganga bat arku bat da eta, ondorioz, pisu guztia alboetara eta bobedari heltzen dizkiote ormetara doa. Horregatik, horrelako eraikuntzetan, beharrezkoak dira orma handiak eta lodiak. Hori nahikoa ez balitz sendotze-arkuak eta, kanpoan, hormabularrak erabiltzen ziren. Ondorioz, barrutik, oso eraikuntza ilunak eta astunak izaten ziren.
Kanoi gangaren zuzentzailea zuzena izan beharrean zirkularra bada, eraztun ganga izena hartzen du eta deanbulatorioetan erabili izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.