Kamala Harris
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kamala Devi Harris (Oakland, Kalifornia, 1964ko urriaren 20a) estatubatuar abokatu eta politikaria da. Joe Biden presidentegaiarekin batera, 2020ko hauteskundeetan Donald Trump eta Mike Penceri gailendu eta 2021ko urtarrilean Estatu Batuetako presidenteorde izendatu zuten. 2017tik 2021era, Kaliforniako senatari juniorra izan zen. Alderdi Demokratako kidea izanda, 2004tik 2011ra San Frantziskoko Bartiko hogeita zazpigarren Fiskala izan zen, eta 2011tik 2017ra Kaliforniako hogeita hamabigarren Fiskal Nagusia.
2010ean, Kaliforniako Fiskal Nagusi izendatzea lortu zuen Harrisek, eta 2014an berriro aukeratu zuten. 2016ko azaroaren 8an, Loretta Sánchez[1] garaitu zuen 2016ko Senaturako hauteskundeetan Barbara Boxer[2] senatariaren oinordekoa izateko, Kaliforniako hirugarren emakume senataria eta jamaikar edo indiar jatorriko lehena bihurtuz. Senatari bihurtu zenetik, ordaintzaile bakarraren mediku-arreta, kalamua maila nazionalean legeztatzea, agiririk gabeko etorkinentzako udal-babesa, DREAM Legea eta klase ertain eta langileentzako zergen murrizketa babestu ditu, baita korporazioei eta estatubatuar aberatsenei zergak igotzea ere.